ZABALEGI nekazal-heziketarako eskola da. Ingurumena ikuspegi moderno eta berritzaile batetik ikusteko aukera izango duzu hemen, eta ikastaro-eskaintza zabala eskaintzen dizugu horretarako. Zabalegin, aukeraz beteriko sektore bat deskubrituko duzu.
Gure egitekoa HEZIKETA da. Heziketa hori kalitatezkoa izan dadin lan egiten dugu eta gure profesionalek sektorean duten esperientzian eta eskaintzen dizugun arreta pertsonalizatuan oinarritzen gara. Ikastaro ugari martxan ditugu, baratz, negutegi, fruta-arbola, mintegi, lorezaintza edota ingurumenarekin loturikoak.
Gainera, gure NATUR ESKOLA programatik hainbat jarduera eskaintzen dizkiegu Gipuzkoako eskolako haurrei ingurumenaren errespetua indartu eta naturaren inguruko ezagutzak sustatzeko asmoz.
GAZTE EKOLIDERRAK JAIO DA
GAZTE EKOLIDERRAK proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoan jasangarritasunaren alde gogoz arituko den gazte sare formatu eta aktiboa sortzea da.
Proiektu hau Kutxak garapen jasangarriaren...