Natur Eskolaren helburua gaztetxoek nekazaritza mundua gertuagotik ezagutzea da. Horretarako, programa berezia martxan daukagu: egun bat gure finkan pasatuz gero, naturaz gozatzen ikasiko duzue eta nekazaritzaren sekretuak deskubrituko dituzue.
Eskolako kurrikuluetan oinarriturik programa erabat didaktikoa sortu dugu eta Haur Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen ziklora arteko ikasleei zuzenduta dago, hau da, 4 -14 urte bitarteko haur eta gaztetxoei.
Proiektu honen ardatza, noski, nekazaritza da; horrexegatik, hurbiltzen diren ikasleei sektorea ezagutzeko aukera emateaz gain, nekazaritza baloratzen eta errespetatzen irakasten diegu, gaur egungo nahiz etorkizuneko ingurumenarekin solidarioak eta arduratsuak izaten daitezen.
NATUR ESKOLAren bitartez, gaur egungo ingurumen eta giza beharrei erantzuten saiatzen gara, beti ere garapen iraunkortasunaren ikuspegitik.