Bisitaldiak egun osoko iraupena izango du, hau da, 7 ordu.
Eusko Jaurlaritzako Ingurmena eta Lurralde Antolamendua Saila eta Kutxak (Gizarte Ekintza) diruz lagunduko dute.
Beraz, haur bakoitzeko kostua 4 euro izango da.
Era berean jakin, gehienez 50 ume onartuko direla eguneko.
Aurkezpena:
Txotxongilo baten (nekazaria) laguntzarekin egingo dugu. Berak, baserritarren bizitza nolakoa den ezagutzera gonbidatuko ditu ikasleak.
Baratzera bisita:
Arratsaldean:
Animaliak eta basoa. Haurrek animaliengana hurbiltzeko aukera izango dute.
Liburuxkak banatuko zaizkie, hauetan goizean zehar ikusi dutenaren irudiak ikusi eta margotu ahalko dituzte, bai Zabalegin edo beren geletan. Honen helburua haurrek etxera eramango duten materiala izatea da, ondoren, gurasoekin bisitaldian ikusi eta ikasi dutenaz hitz egiteko balioko duena. Modu honetan gurasoak beren seme-alaben bizipenetan gehiago inplikatzea ere lortuko dugu.
Agurra:
Txontxongiloak agurra emango du. Ebaluaketa modura balioko du, haurren bizipenak bilduko baitira.